
Telebistatik begirada kendu, begiak itxi eta entzun berri dudan hitz multzo horretan murgiltzen saiatu naiz, berba ederren artean igeri. Esaldi sakona benetan eta aldi berean, egia guztiz dioena. Momentu horretan burura etorri zait telebistako kazetari hark esaldi horrekin isladatu nahi izan duen benetako egia, errealitatea. Esaldiak barrena astindu didanez, luma eta paper bat hartu eta idazteari ekin diot, idatzitako hitzek egia aitor diezaioten elkarri.
“Nekez uzten du zuhaitzak bere lurra..” entzun eta berehala, burura etorri zaizkit beste zenbait herrialdetatik datozen etorkinen irudia. Egunetik egunera, gehiago dira beren lurra utzi eta beste leku batera jo behar izaten dutenak, beren jaioterrietan ez baitute bizitza aurrera ateratzeko modurik. Zenbait arrazoi ezberdin egon baitaitezke ere, normalean, emigranteari goseak zein miseriak bultzatzen dio bere jatorrizko lurra uztera. Gainera, askotan lan eza anitz hedatua dagoenez, lana aurkitu nahian industria nagusi den hiriguneetara joan ohi dira.
Gaur egun, Euskal Herria, etorkin askoren gotorleku bilakatu da eta kultura anitzen ezkutaleku. Lehen, Euskal Herrian, gazteleraren erabilera euskararen erabileraren gainetik zegoen eta orain jadanik, hizkuntz berrien presentzia dago: errumaniera, arabiera,... beste hizkuntzen artean.
Harira bueltatuz, esan beharra dago, etorkinen lekualdatze horietan samina dela nagusi, zure lurra uztearen sentimendua gailentzen baita denaren gainetik. Hor doaz denak, bizimodu berri baten bila, zoriontasunaren bila, zoritxarra lagun eduki izanaren penaz. Paradisua aurkitzeko grinekin eta tristura guztiak lurperatzeko asmoz. Ezezagun den lurralderantz bidaiatuz, esperientzia berrien bila.
Ondoren, nire gogoetatxoa amaitutzat eman eta begiak itxiz ametsen munduan murgiltzen joan naiz, iluntasunean kulunkan... Hitzak elkarren ondoan jarriz ondorengo testua osatzen joan naiz: “Sustraiak tinko ditu lotuak lurrera zuhaitz indartsuak. Naturako irudi, ingurunearen babesle. Tristea da agur esatea, lurralde bat utzi eta ihes egitea. Bizimodu kaxkarraren adierazle, sufrimenduaren adibide. Errealitate krudel basati baten jabe. Urrutira, zoriontasuna topatu nahian...”
Zuhaitzak aldiz,gizakiok ez bezala, nekez uzten du bere lurra, irmo eta firme baititu lotuak bere sustraiak Ama Lurraren babesean.








No hay comentarios:
Publicar un comentario