domingo, 15 de noviembre de 2009

Google Docs


Aurten entzun eta erabili dut lehen aldiz Google Docs. Sarean dohan aurkitu dezakegun programa da. Testu dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak...egin daitezke bertan. Artxiboak Google-eko biltegian gelditzen dira gordeta, informazioa gal ez dadin. Pertsona ezberdinek momentu berean lanean aritzea posiblitatzen du, eta testuak, nahi bezain beste editatu daitezke. Aldi berean, lagun asko egon daitezke testua aldatuz, informazioa gorde egingo da, galerak sahiesteko eta horrela, hurrengoa etortzen denerako hor izango du, aurrekoak egin duena, dokumentua, bere ekarpena gehitzeko prest egongo da. Pertsona batek momentuan idazten duena ikusteko ere aukera ematen du. Elkarlana errazten du beraz, pertsona ezberdinen kolaborazioa ahalbidetzen du. Jada ez dugu denbora galdu beharko, taldeko kide guztiak elkartzen edota, lana zein informazioa bata besteari bidaltzen. Aurrerakuntza honi esker, etxetik mugitu gabe, modu erosoan, talde lanak erraz egin ahal izango ditugu.


Lan tresna apartatzat joko nuke. Erraz erabiltzen da, eta erosotasuna du ezaugarri nagusitzat. Talde lanetarako funtsezkoa dela esango nuke, taldekideen harremana eta lankidetza errazten dituelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario