sábado, 9 de enero de 2010

Goierri zuri esnatu da

Idiazabal

Atzo arratsaldean hasi eta gau guztian zehar elurra aritu ondoren, Goierri zuri esnatu da. Elurrak gogoz zuritu ditu Goierriko bazterrak, urteari hasiera polita emanez. Etengabe aritu da mara-mara, mendate, bidezidor, errepideak... zuritu arte.

Elur dezente egin badu ere, ez du aparteko arazorik eman errepide nagusietan. Mandubiko eta Otzaurteko mendateak itxita daude, baita hainbat baserrietarako bideak ere. Etxegarate autoentzat bakarrik dago zabalik. Herrietan elurra kentzeko makinak bideak garbituz aritu dira goizean goizetik. Hala ere, gogoz ari da orain, eta dagoeneko ezkutuan da errepideko gris kolorea.

miércoles, 6 de enero de 2010

3.Ataza: Baserria, euskal kulturaren ondarea galbidean

Baserrietan sortuak eta bertatik errotuak ei dira euskaradunon usadio eta ohiturak. Gure izaera edo nortasuna geure bilakatzen dituzten ezaugarriak, eta gainontzeko kulturetatik ezberdin bilakatzen gaituztenak. Maitatzeaz haratago gozatzea omen da, tradizioak mantentzeko eta berrindartzeko ezinbestekoa, askotan, ahanzturan galtzen uzten ditugu, ordea. Euskal ondarearen galbidean doan bizimoduaz ahaztu ez gaitezen honatx, Gorka Palaziori Ainhoa Barandiaranek, Xabi Ibargurenek eta nik eskainiko diogun azken ataza. Gustatuko zaizuelakoan...