IdiazabalAtzo arratsaldean hasi eta gau guztian zehar elurra aritu ondoren, Goierri zuri esnatu da. Elurrak gogoz zuritu ditu Goierriko bazterrak, urteari hasiera polita emanez. Etengabe aritu da mara-mara, mendate, bidezidor, errepideak... zuritu arte.
Elur dezente egin badu ere, ez du aparteko arazorik eman errepide nagusietan. Mandubiko eta Otzaurteko mendateak itxita daude, baita hainbat baserrietarako bideak ere. Etxegarate autoentzat bakarrik dago zabalik. Herrietan elurra kentzeko makinak bideak garbituz aritu dira goizean goizetik. Hala ere, gogoz ari da orain, eta dagoeneko ezkutuan da errepideko gris kolorea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario