domingo, 8 de noviembre de 2009

Maialen Lujanbio irabazle Bergarako finalaurrekoan



Bergaran atzo ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako saioan nagusitu zen hernaniarra. Garaipenari esker, azaroaren 29an ospatuko den Donostiako finalaurrekoetarako txartel zuzena lortu du.

Bergaran bildu ziren 1.500 bertsozaleek, Alaitz Rekondo gai emailearen aginduetara,kantuan aritu ziren sei bertsolarien jarduna entzuteko abagunea izan zuten. Zoritxarrez, hainbat pertsonek ezin izan zuten protagonistek jarritako giroaz gozatzeko parada izan, sartu ezinik gelditu baitziren.

Saioan, Maialen Lujanbio gailendu zen 708,5 punturekin. Bigarren postua, Aitor Mendiluzek lortu zuen 680 punturekin. Hirugarren aldiz, Beñat Gaztelumendi gelditu zen 644,5 punturekin.Jon Martin, laugarren gelditu zen, 619 punturekin.Bostgarren eta seigarren postuak berriz, Etxahun Lekue eta Fredi Paiarentzat izan ziren, 608,5 eta 596 punturekin hurrenez hurren.

Iturria: http://www.txapelketanagusia.eu/

No hay comentarios:

Publicar un comentario