
Irratiaren izena: Zirika Irratia
Albistegia: Albiste faktoria
Erredaktorea eta hizlaria: Izaskun Vazquez
Atala: Komunkabideak
Iraupena: 1 minutu
Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet jardunaldiak ospatu dira Gasteizko Artiumen. Ekimena, Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuru, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda izan dira hizlari, euskarazko irratigintzaren geroa mintzagai izanik. Monasterioren aburuz, euskarazko irratia hizkuntza komunitateak trinkotzeko ezinbesteko tresna ezin hobea da. Horretaz gain, irratiak tokian-tokiko gaiei zein gai "globalagoei" heldu beharko liekeela adierazi du. Dena den, hizlariak bat etorri dira tokian-tokiko informazioak gizartean duen garrantzia azpimarratzerakoan.
Arratsaldeko bostetan hainbat esparrutako pertsonak bildu dira Irratigintza Internet Aroan izeneko World Kafean parte hartzeko. Bertan, oraindik irratiaren erosotasuna eta mugikortasuna sarean urruti daudela azpimarratu dute. Lurreko Telebisa Digitalak ekarriko dituen berrikuntzen inguruan ere mintzatu dira, irratiak bertatik entzun daitezkeela gogoraraziz.








No hay comentarios:
Publicar un comentario