Abenduaren 26an, Ordiziako Majori kiroldegian Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak abesten ikusteko parada izango da. Izan ere, Argi-Berri elkarteak beste behin ere, zortzi finalistak elkartzea lortu du. 1994ko urtarrilean eman zitzaion hasiera ohitura honi, eta orduan izan zuen arrakasta handiaren ondorioz etorri dira gainontzekoak.
Barakaldokoaz geroztik, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi oholtza gainean elkarrekin ikusteko lehen plaza izango da Ordiziakoa. Saroi Jauregi eta Inaxio Ugaldek jarriko dituzte gaiak. Majorin, 1.500 lagun ingururentzako lekua egongo da, BEC "txiki" batean bilakatuko da beraz, Ordiziako kiroldegia.
Saioa, abenduaren 26n, arratsaldeko seiretan hasiko da. Dagoeneko, salgai daude sarrerak bertara inguratu nahi dutenentzat. Saioan bildutako dirua, Goierriko Bertso Eskolarentzat izango da.

Argazkia: www.txapelketanagusia.eu

No hay comentarios:
Publicar un comentario