domingo, 25 de octubre de 2009

Nor da telebistako aurkezlerik hoberena?

Ezin uka nezake aurkezle euskaldun on asko dagoela. Hala ere, oraingo honetan nire iritzia ematea egokitu zait. Niretzako Asier Odriozola zein Estitxu Fernandez aurkezle ezin hobeak dira, gustukoak ditut biak. Kamara aurrean duten egoteko modua ona da, zuzena, garbi hitz egiten dute. Gainera, presentzia onekoak dira biak, azken batean, presentziak ere bere garrantzia dauka telebistan.


Etorkizunari begira, egia esan, ez dakit non bukatuko dudan, hala ere, telebista zein irratiaren munduan murgilduta bukatzea gustatuko litzaidake. Orain dela gutxi, nire herriko irratian hasi naiz lanean eta gustukoa dut mikrofono aurren jarri eta hizketan hastea, gogoz aritzen naiz.
Nire ahotsa zein atalentzako(kirolak, notiziak,...) egokia izango litzatekeen jakitea ez zait erraza egiten. Askotan, grabaketa egin eta nire ahotsa entzutean, ezezagun suertatzen zait, "hori ez da nire ahotsa"pentsatzen dudan bitartean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario